Kaixo, ni Aroa Artola naiz, Haur Hezkuntzako erdi bertaratze taldekoa, aurten TIC deritzon ikasgaian blog bat egin behar genuela esan zigun irakasleak, ta hemen doa nere lehen kontaktua honelako gauza berri batekin, baina beti izaten omen da lehen aldi bat ta....
Egia esan, gauza hauek nahiko errespetua ematen didate, ez bait naiz oso abila honelako istorioetan, baina pixkanaka-pixkanaka joango gera teknologia berri hauetan murgiltzen, gaur egun ez dago beste irtenbiderik eta!
Ikasgai honek, mundu berri honetara gerturatzen eta ausartasunez hemen ibiltzen lagunduko digulakoan nago.
*Lehenengo saioan, ikasgai berri honen nondik norakoak jakiteko eta gaur egun eskoletan dauden teknologia berriei gerturatzeko ESKOLA 2.0 -ren laburpen bat egin genuen, bertan dauden proiektu berrien berri izateko balio izan digu eta hauekin nolabait "familiarizatzeko".
*Gaiaren loturiko artikulu bat ikusi dut egunkarian, eta hemen jartzen dizuet. Egia esan gero eta indar gehiago hartzen ari da gai hau egunkari eta egunerokotasunean.
*Bigarren saioan, Rosalia Romeroren "Nuevas tecnologias en educacion infantil" liburuaren laburpena egin genuen.
Spicynodes erabiliz, liburu honen mapa kontzeptuala era egin genuen, lehenengo aldia zen programa hau erabiltzen nuela eta ingelesez egoteak ere ez du asko lagundu, baina bueno hau ere egina gelditu da.
*Azaroak 20 haurren eskubideen eguna da eta honekin lotuta, Trintxerpeko Karmengo Amaren ikastolan egindako festa baten bideoa jartzen dizuet.
*Ipuinarekin ere saiakera bat egin dugu, gaia aukeratzeko orduan, gauden garaia eta urtaroaz baliatu gara eta udazkena aukeratu dugu. Ez da guk benetan nahi genduen bezela geratu, gure lehenengo asmoa ahotsa eta musika ipuinarekin uztartzea zen, baina arazo batzuk direla medio azkenean ezin izan dugu hau lortu, beraz bat ipuina musikarekin eta bestea ipuina ahotsarekin egin ditugu.
*Ordiziako Jakintza eskolara joan ginen eta bertan lorturiko informazio eta ikusitakoarekin,ikuszentzunezko narratiba egin genuen, bere lantxoak eman ditu honek ere jajaja.
*INFORME TIC-arekin bukatzen dugu lehenengo hartuemanak gai honekin