Ebaluazio honen bukaeran nere balorazio pertsonala egin behar dela eta hor doa nerea ere. Egia esan hasieran entzun nuenean zer egin behar genuen, ia-ia atzeraka erori nintzen, egia esan hau ez da nere mundua eta ez dit gehiegi erakartzen, baina teknologia berriekin familiarizatu beharra daukat eta daukagu. Hainbeste gauz egiteko gai izango nintzenik ez nuen pentsatu ere egiten, egia esan dexente kostatzen zait gauzak egitea, baina hau ere praktikaren kontua dela jakinda, nere buruari hurrengorako meta hau jarri behar diot. Teknologi berrien lagun izaten saiatzea, ez atzeratzea eta lehenengoan ez baldin bada ateratzen ere ez dela ezer pasatzen ta pazientzia eta saltseatzeko gogoa!
Bestalde ikusten dut, hankamotx xamar gelditzen zarela ez baldin baduzu mundu zabal honen berri eta bertan murgiltzeko gaitasunik. Baina hasieran pentsa ezinak iruditzen zitzaizkidan gauzak lortu ditugunez, nork daki!
Baliabide eta hiztegi desberdinak ikasi ditugu,orain badakit zertaz ari garen hitzegiten behintzat!